Bigarren gaia galdera eta erreguen ostean lantzeko proposamena egin du alkateak gero. Bi gai besterik ez zeuden eztabaidatzeko, Joxe Pikabea Bereziartuaren dimisioa bigarrengoan, eta zinegotzi gisa saio osoa egin zezan eskatu zuen alkateak ordena aldaketa. Onartu zuten proposamena eta gerorako utzi gaia.
Horrela, galdera eta erreguen tartea zabalduta, EAJko Jon Antxordokik eskatu zuen hitza, eta hainbat gaien inguruan galdetu zion gobernu taldeari. Mugikortasun planaren gainean galdegin zuen lehenik, jakinaraziz Santa Ana karkabako arekaren egoera txarrean dagoela. Askatasunaren parkeko estalkiaz galdetu zuen gero, eta bonuen kanpainaz ere bai. Azken horrekin jakin nahi zuen bertan parte hartu zuten komertzianteei ordainketak egin zaizkien.
EH Bilduk ere hartu zuen hitza eta bi gai mahaigaineratu. Aurrekontuen gainean galdegin zuen Estitxu Garmendia zinegotziak lehenik, eta erraustegian gertatutako azken suteaz gero. Azken horren gainean jakin nahi zuen balizko istripu baten aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak inolako protokolorik baduen galdetu ote duen udal gobernuak.
Saioa amaitu aurretik landu zuten Joxe Pikabea Bereziartuaren kargu uztea. Esker hitzak zuzendu zizkien Pikabeak korporazioko kideei, baina batez ere alderdikide izan dituenei. Alkatea berak ere eskerrak eman zizkion udalbatzarra osatu izanagatik.
Udalbatzarra amaituta, Sergio Lucas lasarteoriatarrak hartu zuen hitza. Arranbide kalean dagoen haur parkea hondatuta dagoela eta eremu horren erdia soilik erabil daitekeela jakinarazi zuen eta horren gainean galdetu.
Oharra: Udalbatzarraren sareko transmisioan izandako soinu arazoak tarteko, hau izan da TXINTXARRI-k biltzea lortu duen informazioa (sarean jarraitu zuen aldizkariak saioa).