Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak bertso saio literarioa egingo du otsailaren 12an, Xirimiri elkartean, 18:00etan. Pandemia tarteko, ez du otordurik emango, baina ekitaldi "erakargarria" prestatu duela azpimarratu du: Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariak elkartuko ditu Miren Agur Meabe idazlearekin. Sarrerek hamar euro balio dute eta Ilargi, Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros daitezke.