Bertso saio literariorako sarrerak salgai jarri ditu Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 25a

Irakurle Txokoak jakinarazi du bertso saio literarioa antolatuko duela aurten, urtebeteko etenaren ostean. Otsailaren 12an egingo du ekimena, Xirimiri elkartean, 18:00etatik aurrera. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariak Miren Agur Meabe idazlearekin elkartuko ditu. Sarrerak salgai daude honezkero, hamar euroan, eta hiru taberna hauetan eros daitezke: Ilargi, Jalgi eta Tiburtzio Artizar. 

Koronabirusa tarteko, aurten ez dute otordurik prestatuko, baina hala ere saio ederra antolatu dutela azpimarratu dute irakurle txokoko kideek.