Inauteriak ospatzeko kultur etxean jaialdi bat egitea proposatu die udalak konpartsei

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 1a

Udalak, konpartsek eta eragileek bilera bat egin dute inauterietan zer egin adosteko. Argazkia: Txema Valles.

Lasarte-Oriako Udalak, inauterietan parte hartu ohi duten konpartsek eta zenbait eragilek bilera egin dute berriki, eta egoera nola dagoen aztertu ostean, ospakizuna Okendo plazan ez egitea erabaki zuten, jende pilaketak saiheste aldera. Larunbat arratsaldeko desfile koloretsua ere bertan behera utzi dute. Zenbait aukera aztertu ostean, otsailaren 26an kultur etxean jaialdi bat egitea proposatu dute, eta konpartsek erabaki beharko dute parte hartu ala ez.

Udalak ezagutarazi du ekitaldi alternatibo horrekin bat egiten duten taldeen arabera osatuko duela inauterietako egitaraua. Parte hartuko duten ala ez esateko azken eguna gaurkoa da.