Zuzeneko bi hitzaldi emango dituzte aste honetan KZGunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 31

Teknologia berriei buruzko solasaldiak antolatzen jarraitzen du Lasarte-Oriako KZGuneak. YouTube aplikazioan duten kanalaren bidez ematen dituzte, eta ordu erdi irauten dute. Aste honetan sakelako telefono adimendunei buruz hitz egingo dute, asteartean eta ostegunean, 19:00etatik aurrera. Lehen saioa euskaraz egingo dute, eta gaztelaniaz bigarrena.

Errealitate areagotua zure smartphonean izango da aste honetako gaia. Ez da aurretik izena eman behar, nahikoa da YouTube aplikazioa ireki eta hitzaldia zuzenean jarraitzea.