Otsaileko ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du Lasarte-Oriako KZ Guneak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 27a, 11:02

Aurrez aurrekoak, bideokonferentzia bidezkoak eta urrunekoak izango dira saioak, eta otsailean hasi eta amaituko dira ia guztiak

Lasarte-Oriako KZ Guneak herritarren prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horrela, hainbat formakuntza saioren eskaintza egin du. Datorren hilabetean (otsailean) hasi eta amaituko dira ia guztiak, eta aurrez aurrekoak, bideokonferentzia bidezkoak eta urrunekoak izango dira. 

Ikastaroetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute, eta horretarako, aukera ezberdinak dituzte. KZ Gunearen bulegora joan daitezke, baina koronabirusa dela eta, bertaratze hori ere hitzartu egin behar dela iragarri dute. Horretarako 943- 02 36 60 telefono zenbakira deitu behar da. Telefono horretara deituta ere egin daiteke izen-ematea KZ Guneko erabiltzaile izatea nahitaezkoa dela ohartarazi dute.  Wwww.kzgunea.eus atariaren bidez ere egin daiteke inskripzioa. Ikastaroan izena emateko, ordea, erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek. 

Honako hauek dira otsaileko proposatutako ikastaroak

  • Bideokonferentzia bidezkoak
    • Enplegua bilatzeko aplikazioak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Mekanografia. Ikasi hutsetik. Lau orduko iraupena. Otsailaren 25ean eta 28an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Editatu bideoak zure smartphonean. Lau orduko iraupena. Otsailaren 15ean eta 16an, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz. 
    • Editatu bideoak zure smartphonarekin. Lau orduko iraupena. Otsailaren 22an eta 23an, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz.
    • Musika aplikazioak zure smartphonean. Lau orduko iraupena. Otsailaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Google maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu. Lau orduko iraupena. Otsailaren 16an eta 17an, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz.
    • LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu. Lau orduko iraupena. Otsailaren 8an eta 9an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu. Lau orduko iraupena. Otsailaren 15ean eta 16an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. 
    • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu. Lau orduko iraupena. Otsailaren 24an eta 25ean, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia. Lau orduko iraupena. Otsailaren 14an eta 15ean, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz.
    • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu. Lau orduko iraupena. Otsailaren 16an eta 17an, 09:00etatik 11etara. Gaztelaniaz. 
    • Gmail. Posta eleltronikoa baino gehiago. Lau orduko iraupena. Otsailaren 16an eta 17an. Gaztelaniaz.
    • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 17an eta 18an, 18:00etatik 20:00etara. Euskaraz.
    • Facebook zure smartphonean. Lau orduko iraupena.Otsailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Instagram. Partekatu zure argazkia eta bideo onenak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 23an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz.
    • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 25ean eta 28an, 09:00etatik 11:0etara. Euskaraz.
    • Erosketa eta ordainketa segurua interneten. Lau orduko iraupena. Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean. Lau orduko iraupena. Otsailaren 1ean eta 2an, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Online izapideak Osakidetzarekin. Lau orduko iraupena. Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:0etara. Euskaraz.
    • Online izapideak Osakidetzarekin. Lau orduko iraupena. Otsailaren 15ean eta 16an, 18:0etatik 20:00etara. Gaztelaniaz. 

 

  • Aurrez aurrekoak
    • WhatsApp. Bat-bateko mezularita zure smartphonean. Lau orduko iraupena. Otsailaren 10ean eta 11n, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. Hamalau orduko iraupena. Otsailaren 1etik 9ra (larunbat eta igandeak ezik), 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz. 
    • PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu. Sei orduko iraupena. Otsailaren 10etik 14ra (larunbat eta igandeak ezik), 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Hogei orduko iraupena. Otsailaren 15etik 28ra (larunbat eta igandeak ezik), 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz.
    • Ofimatika tresnak - LibreOffice. Hogei orduko iraupena. Otsailaren 14tik 25era (larunbat eta igandeak ezik), 18:00etatik 20:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Facebook zure smartphonean. Sei orduko iraupena. Otsailaren 1etik 3ra, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak. Lau orduko iraupena. Otsailaren 4an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz. 
    • Twitter zure smartphonean. Lau orduko iraupena. Otsailaren 8an eta 9an, 09:00etatik 11:0etara. Gaztelaniaz. 

 

  • Urrunekoak
    • Ikasi HTML programatzen. Hogei orduko iraupena. Otsailaren 14tik martxoaren 3ra. Euskaraz.
    • Pinterest. Zure inspirazio iturria. Lau orduko iraupena. Otsailaren 14tik 23ra. Gaztelaniaz.