Burutik pasatu zitzaidan lehen ideia izan zen ea edadetutako gizon horrek mustuka hartuta, etxeko altzari zaharren gainean pilatzen den hautsa kentzen ibiltzen ote den. Edota aita-semeei txorrotarekin autoa garbitzea bezain dibertigarri egiten ote zaien fregonarekin etxeko zorua garbitzea. Edota gaztea BMWaren zirrikitu guztiak bezala garbitzen aritzen ote den sukaldeko altzarien zirrikituetan txertatzen den koipea. Hala izango al da, edo horiek guztiek hormen atzealdean emakume bat izango dute lan horiek guztiak egiteko, neskamea dela, ama dela edo neskalaguna? Bada horixe galdetzeko gogoarekin geratu nintzen.