COVID-19

Ostiralean bilduko da LABI, indarrean dauden neurriekin zer egin erabakitzeko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 26a, 16:55

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur adierazi duenez, LABI aholku batzordearen mahai instituzionala ostiral arratsaldean elkartuko da, egoera epidemiologikoa aztertu eta ia hilabetez indarrean daramaten neurri murriztaileekin zer egin erabakitzeko. 

Mugez gain, beste zenbait gai ere jorratuko dituzte: esate baterako, urtarrilaren 31ra arte indarrean egongo den COVID ziurtagiriaren indarraldia luzatzea edo ez. Hala egitea adostuz gero, baimena eskatu beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari.

Erlazionatuak