Koronabirusaren seigarren olatu betean, egoera aztertu nahi du udalak, eta horregatik antolatu du bilera hori. Gaia erabakitzeko egin dituzte beste zenbait, eta aurtengo inauteriak ospatuko balira, hauxe izango litzateke: Indioak eta bakeroak.
Lasarte-Oriako Udala inauterietan parte hartzen duten eragile, konpartsa eta lasarteoriatarrekin bilduko da bihar, hilak 27, festa hori ospatu ala ez erabakitzeko, eta baietz adostekotan, nola egin aztertzeko. Edozein herritar ere bertara daitekeela azpimarratu du. 19:00etan elkartuko dira, Manuel Lekuona Kultur Etxean.