EAJ-PNVren aurka iragan astean egindako pintaketa gaitzetsi du PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 25a, 11:45

PSE-EEk arbuiatu egin du EAJ-PNV alderdiaren aurka iragan astean egindako pintaketa. "Onartezina da herriaren sektore garrantzitsu bat ordezkatzen duen talde politikoen aurkako ekintzak egitea". 

Alderdi sozialistak azpimarratu du "beharrezkoa eta positiboa" dela desadostasun politikoa, baina are premiazkoagoak direla "beste era batera pentsatzen dutenekiko tolerantzia eta errespetua". Pintaketa horren harira, adierazi du ezin dituela gisa horretako ekintzak onartu: "Erakusten dute gure gizarteko zenbait sektorek ez dituztela beharrezko urratsak egin bizikidetza demokratikoaren garai berria irekitzeko".

Erlazionatuak