Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 4.841 lasarteoriatar atzeman dituzte, biztanleen laurdenak. Gehien-gehienak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Oraingoz, aurtengo urtarrila izaten ari da kasu gehien atzematen ari diren hilabetea: hamasei egunetan, 1.566 positibo.
Eskualdeko sei udalerrietan 595 kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenetik asteazkenera: 159 Hernanin, 150 Lasarte-Orian, 145 Andoainen, 56 Astigarragan, 51 Usurbilen eta 34 Urnietan.