Mikel Arruti herritarrak iazko arantzatxoa kentzeko aukera izango du 'El Conquistador del Caribe' saioan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 20a, 15:49

Lehiatzeko ia aukerarik izan gabe kanporatu zuten iaz Mikel Arruti herritarra El Conquistador del Caribe saiotik. Harrabotsa eragin zuen saioaren egileen erabakiak, ez ziotelako beste lehiakide batekin dueluan aritzeko aukerarik eman. Telesailak iragarri duenez, bigarren aukera bat izango du aurten horretarako.