COVID-19

Lasarte-Orian 296 kutsatze atzeman dituzte azken lau egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 17a, 14:18

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 13tik 16ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 295 kutsatze diagnostikatu dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 1.211. Intzidentzia tasa metatua jaisten hasi da: 6.358,62 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 4.691 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 24 pasatxo (%24,6). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Oraingoz, aurtengo urtarrila izaten ari da kasu gehien atzematen ari diren hilabetea: hamasei egunetan, 1.416 positibo.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 1.106 kutsatze diagnostikatu dituzte: 295 Lasarte-Orian, 273 Hernanin, 170 Andoainen, 114 Astigarragan, 90 Usurbilen eta 7 4 Urnietan.