Familiako kideen arteko harremanei buruzko antzezlana emango du Tanttaka Teatroak larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 19a, 11:24
'Mi hijo solo camina un poco más lento' antzezlanaren une bat. Argazkia: Tanttaka Teatroa.

Mi hijo solo camina un poco más lento ikuskizunaren emanaldia egingo du Tanttaka Teatroa konpainiak larunbat honetan, hilak 22, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 20:00etan. Sarrerek hamalau euro balio dute eta kultur etxeko leihatilan zein sarean eros daitezke.

Mia izeneko emakume bat da protagonista. Etxean lana besterik ez du egiten, eta bere deabruen aurka borrokatzen du, familiako hainbat kide zaintzen dituen bitartean: gurasoak, senarra, alaba eta Branko semea. Azken horrek mugikortasuna pixkanaka garalazten dion gaixotasun bat du, eta 25 urte bete dituen egunean, familiak festa bat prestatu dio.

Jatorrizko istorioa Balkanetatik dator, Ivor Martinic-ek idatzi baitzuen. Itzulpena Aizpea Goenagak egin du, eta Fernando Bernuesek zuzendu. Antzezleetako batzuk dira Mireia Gabilondo, Ane Gabarain, Klara Badiola edota Miren Arrieta.

Erlazionatuak

Baserrira eta familia oroitzapenetara buelta

Txintxarri Aldizkaria 2022 urt 15 Kultura