Baserrira eta familia oroitzapenetara buelta

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 15a, 18:47

Markeliñe Teatroak Ganbara ikuskizunaren emanaldia egin du Manuel Lekuona Kultur Etxean larunbat arratsaldean. Zuzeneko musikak lagunduta, baserriko pertsonaia guztien azalean jarri da Itziar Fragua aktorea.

Familia baserria saltzeko bueltatuko da antzezlaneko protagonista jaioterrira. Ganbaran sartu eta bertan utzitako gauzen artean topatuko du kutxa. Haren barruko gauzek oroitzapenak piztuko dizkiote. Amonaren tokilla arrosak hura gogoraraziko dio, eta harekin batera, sorgintzat jo zituzten emakumezkoak ere. Beste senideak eta izakiak ere oroituko ditu: baserri lanetan zebilen aita, zakurra, ardia, ama... Hala, ondare hori guztia galdetzeko beldurra piztuko zaio. 

Itziar Fragua aktoreak gorpuztu ditu pertsonaia guztiak, eta ia hitzik erabili gabe, adierazi ditu sentipenak. Roberto Castro musikariak lagundu dio giroa sortzea eta atzeko pantailan proiektatutako irudiak leku desberdinetan kokatu ditu ikus-entzuleak. 

Antzezlanak,  kultur eta familia ondarea babesteko garrantzia nabarmentzeaz gain, emakumezkoek baserrian izan duten garrantzia ere balioetsi nahi du. 

Erlazionatuak

MarkeliƱe Teatroaren "Ganbara" antzezlana

Txintxarri Aldizkaria 2022 urt 15 Kultura