COVID-19

Lasarte-Orian 347 positibo atzeman dituzte azken hiru egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 13a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 10etik 12ra arteko datu epidemiologikoak eman dituzte. Tarte horretan 347 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 1.255. Intzidentzia tasa metatuak hazten jarraitzen du: 6.589,66 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 4.396 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 23. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 1.159 kasu diagnostikatu dituzte: 347 Lasarte-Orian, 292 Hernanin, 250 Andoainen, 104 Astigarragan, 86 Usurbilen eta 80 Urnietan.