COVID-19

Ostegunetik igandera 333 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 10a, 13:13

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 6tik 9ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 333 kasu diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 1.171. Intzidentzia tasa metatua 6.148,60 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 4.049 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 21. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 1.327 positibo detektatu dituzte urtarrilaren 6tik 9ra: 420 Hernanin, 333 Lasarte-Orian, 227 Andoainen, 131 Astigarragan, 113 Usurbilen eta 103 Urnietan.