COVID-19

Lasarte-Orian 236 kutsatze baieztatu dituzte astelehenetik asteazkenera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 7a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 3tik 5era arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 378 kasu erregistratu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 981. Intzidentzia tasa metatua 5.150,96 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 3.716 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik hemeretzi pasatxo (%19,5). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 1.052 positibo zenbatu dituzte urtarrilaren 3tik 5era: 299 Hernanin, 281 Andoainen, 236 Lasarte-Orian, ehun Astigarragan, 75 Urnietan eta 61 Usurbilen.