Igerilekua larunbata arratsaldean itxita egongo da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 4a, 14:15
Urrian Alebin Ligako 1. jardunaldia jokatu zen Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan.

Hilaren 8an, larunbatarekin, Buruntzaldea IKT igeriketa taldeak antolatzen duen Alebinen Ligako 3. jardunaldia Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan lehiatuko da. Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuek ohartarazten dute igerilekua 16:00etatik 20:00etara itxita egongo dela herritarrentzat. Kirol-instalazioetako erabiltzaileek Andoaingo, Usurbilgo eta Urnietako igerilekuak erabili ahalko dituzte.

Erlazionatuak

Buruntzaldea IKTko igerilariek atsedenik ez

Txintxarri Aldizkaria 2022 urt 03 Kirola