Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.878 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik hamabost. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Buruntzaldea eskualdea osatzen duten sei udalerrietan 644 kasu diagnostikatu dituzte asteazkenetik igandera: 176 Hernanin, 143 Lasarte-Orian, 133 Andoainen, 74 Usurbilen, 67 Astigarragan eta 51 Urnietan.