COVID-19

Lasarte-Orian 90 kutsatze zenbatu dituzte astelehenetik asteazkenera

Txintxarri Aldizkaria 2021eko abenduaren 23a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 20tik 22ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 90 kutsatze baieztatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 299. Intzidentzia tasa metatua 1.569,97 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.735 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik hamalau pasatxo (%14,4). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 373 kutsatze zenbatu dituzte azken hiru egunetan: 122 Hernanin, 90 Lasarte-Orian, 55 Andoainen, 39 Astigarragan, 35 Usurbilen eta 32 Urnietan.