Gabonak 2021

Ikastetxeetako haurrek hamaika marrazki koloretsu Olentzerorentzat eta Mari Domingirentzat

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 21a, 13:21

Lasarte-Oriako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek Xixukoren bisita jaso zuten lehengo astean. Xixukok Olentzerori eta Mari Domingiri zuzendutako marrazkiak jaso zituen gelaz gela. Artista ederrak direla ikusi ahal izan dute ikazkinak eta bere lagunek. Irudiek Okendo plaza apainduko dute abenduaren 24an. Bien bitartean gure webguneko Gabonak 2021  Marrazkiak atalean dituzue ikusgai edo beheko esteketan klikatuta.

Erlazionatuak