Ikastetxeetako haurrak bisitatu ditu Xixuko ahateak

Tik-tak, tik-tak... Minutu, ordu eta egunak aurrera doaz, eta gero eta gutxiago falta da Olentzero, Mari Domingi eta laguntxoak menditik jaitsi eta herritarren etxeak opariz betetzeko. Horren aurretik, Garaikoetxea Landaberri zein Sasoeta Zumaburu ikastetxeetako haurrek egindako marrazkiak jaso ditu aste honetan, eta tarte ederra igaro du haiekin hizketan, eguzkia lagun.