Eguberrietako ikuskizuneko gonbidapenak kultur etxean eskura daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 20a, 15:37

Olentzero, Mari Domingi eta lagunak ostiralean etorriko dira herrira. Egoerara moldatutako ikuskizuna emango dute Manuel Lekuona Kultur Etxean, 13:00etatik aurrera. Ttakun Kultur Elkarteak jakinarazi duenez, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte herritarrek, emanaldira joan nahi badute. 16:00etatik aurrera joan beharko dute leihatilara. Pertsonako lau eskura daitezke, gehienez.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, beharrezkoa izango da COVID ziurtagiria eta NAN agiria aurkeztea kultur etxeko auditoriora sartzeko. 12 urte baino gutxiago dituzten umeek ez dute aurkeztu beharko.