Gabonetako 3x3 Saskibaloi Txapelketa bertan behera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 20a, 15:15
Gabonetako 3x3 txapelketarik ez da izango azkenean.

Ostadar Saskibaloia sailak Gabonetako 3x3 Saskibaloi txapelketa ez dela antolatuko jakitera eman berri du. Antolatzaileek egoera ongi aztertu ostean hartu dute erabakia: "Nahiz eta ospatzeko aukera eduki, hausnarketa sakon baten egin dugu eta hartu dugun erabakia zuzenena dela uste dugu". Hurrengo egunetan izena eman duten taldeekin harremanetan jarriko direla jakitera eman dute antolatzaileak eta inskripzioko dirua itzuliko zaiela. Harremanetan jarri ezean, antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskaera egiten die taldeei. Beraz, hurrengo urtera arte itxaron beharko da berriro ere saskibaloi txapelketak Maialen Chourraut kiroldegiko kantxa har dezan.

Erlazionatuak