Izakinak banatuta, jarduera eten du Lasarte-Oriako Pentsiodunen Koordinakundeak

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko abe. 20a, 14:46

Lasarte-Oriako Pentsiodunen Koordinakundeko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du erabaki duela nola banatu jarduerak egin bitartean pilatutako izakinak. Soinu ekipoa Alboka Abesbatzari emango dio, eta kutxan zituzten 423 euroak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari. 

Zuzendaritza taldeko kideek gogorarazi dute, jarduera etenda ere, pentsio publiko eta duinen aldeko aldarrikapen ekimenekin bat egiten jarraituko dutela, baina "bakarka".