Euskadi Irratiak bizikidetza foroa elkarrizketatu du

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abe. 1a, 11:20

Euskadi Irratiko Baipasa saioak, Tokikom tokiko hedabideen bateragunearekin elkarlanean, tarte bat ematen die euskarazko herrian herriko hedabideei asteartero. Egiten duten lana erakusteaz gain, komunikabideek aukera dute lantzen ari diren gai bat hautatu eta protagonistak gonbidatzeko. TXINTXARRI-ren txanda izan zen atzo, eta Lasarte-Oriako Bizikidetza Foroaren Bizikidetzarako memoria erakusketaz jardutea proposatu zuen. Saioko zein taldeko kideek onartu, eta Tere Beloki kazetariak zuzenean elkarrizketatu zituen foroko partaide Txanpi Baztarrika eta Kike Intxausti. 

Elkarrizketa esteka honetan entzun daiteke (01:35:40etik aurrera). 

Erlazionatuak