ESKUALDEA

Usurbilgo Lanbide Eskola bisitatu dute nazioarteko hainbat ordezkarik

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 17a

Lanbide heziketako nazioarteko 25 ordezkari izan dira ULEn. Argazkia: Usurbilgo Lanbide Eskola.

Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egin dute berriki Donostian. Egitarauaren barruan, Usurbilgo Lanbide Eskolaren instalakuntzak ikusi dituzte alor horretako nazioarteko 25 ordezkari. ULEko zuzendari Isidro Zaldua-k proiektu berritzaileen gainean hitz egin zuen haiekin: hala nola EXAM 4.0, STEAM prestakuntza osagarria eta metodologia kolaboratiboak.

Zalduaren hitzetan, "interesgarria" izan da nazioarteko ordezkarien egonaldia: "Guretzat oso garrantzitsua da kanpoko erakunde eta ikastetxeekin partekatzea esku artean ditugun egitasmoak, eta elkarlanerako aukerak bilatzea".