Haurrek maskara derrigorrez erabili behar izatearen aurka protesta egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 10a, 17:01
Dozenaka gurasok parte hartu dute eserialdian. Argazkia: Isaac Farre.

Lasarte-Oriako dozena guraso Garaikoetxea Landaberri ikastetxeko patioan eseri dira astearte arratsaldean, 6 eta 12 urte arteko haurrek maskara nahitaez erabili behar izatearen aurka protesta egiteko. 

"Ebidentzia zientifikoak dio koronabirusak eragin txikia duela adin tarte horretako umeengan; hori dela-eta, musukoa derrigorrez erabili behar izateari ezetz esaten diogu", adierazi dute ekitaldian. Haurrak Ere Bai sarearen deiari erantzun diote, eta aurtengo bigarren agerraldia egin. Hezkuntzarako protokoloa aldatzeko eskatu dute, Haurrak SOS zioten afixak erakutsi bitartean.