COVID-19

Lasarte-Orian 21 kutsatze atzeman dituzte azaroaren 1etik 7ra

Txintxarri Aldizkaria 2021eko azaroaren 8a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaroaren 1etik 7ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Zazpi egun horietan 21 positibo detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalauetan, 32. Intzidentzia tasa metatua 168,02 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.196 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,5). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan ehun kutsatze diagnostikatu dituzte azaroaren 1etik 7ra: 58 Astigarragan, 21 Lasarte-Orian, hamar Andoainen, bost Hernanin eta hiruna Urnietan zein Usurbilen. 

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.424 positibo zenbatu dituzte azken zazpi egunetan; intzidentzia tasa metatua 109,24 da.