Inauterietako gaia erabakitzeko parte hartze prozesua ostiralean bukatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 2a, 14:24

Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2022. urteko Inauterietan?. Hori da Lasarte-Oriako Udalak herritarrei luzatu dien galdera. Gaia erabakitzeko parte hartze prozesua ireki du; proposamenak egiteko azken eguna azaroaren 5a izango da, ostirala.

Udalak txartelak banatu ditu etxez etxe, herritarrek bete eta herrian zehar sakabanatuta dauden postontzietan sar ditzaten. Eskuorriak hilaren 8an bilduko ditu udalak, eta datorren urteko Inauterietako gaia erabakitzeko "oinarrizkoak" izango dira, konpartsetako kideen iritziekin batera.