Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.175 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,4). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 44 kutsatze baieztatu dituzte urriko azken astean: hamasei Astigarragan, 11 Lasarte-Orian, hamar Hernanin, lau Usurbilen, bi Andoainen eta bat Urnietan.
Euskal Autonomia Erkidegoan 979 positibo diagnostikatu dituzte urriaren 25etik 31ra, eta azken hamalau egunetako intzidentzia tasa metatua 86,65 izan da. Osakidetzako ospitaleetan 112 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik, eta larri daude horietatik 26, Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.