Udalak berriro jarriko du martxan haur liburutegia, azaroa hastearekin batera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 28a, 13:33

Lasarte-Oriako Udalak aditzera eman duenez, azaroaren 2tik aurrera (1a, astelehena, jai delako) berriz zabalduko dute haur liburutegia, "orain arteko denbora eta edukiera mugarik gabe". Edonola ere, musukoa erabili beharko dute herritarrek eta aretoaren gehieneko aforoa errespetatu; 30 pertsona egon daitezke aldi berean.