Udaletxean izapideak egiteko ez da beharrezkoa izango aurrez hitzordua hartzea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 26a, 10:21

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du aurrerantzean ez dela beharrezkoa izango aurrez hitzordua hartzea, bertan izapideak eta bestelako tramiteak egiteko. Edonola ere, gogorarazi du maskara erabili beharko dutela lasarteoriatarrek, eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dituztela, edukierari dagozkionak indarrik gabe egonda ere.

Bestalde, Domu Santu eguna dela-eta, azaroaren 1ean itxita egongo da udaletxea, astelehenarekin.