COVID-19

Bost kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian urriaren 18tik 24ra

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 25a, 13:51

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken zazpi egunetako datu epidemiologikoen berri eman dute txosten batean. Lasarte-Orian bost positibo zenbatu dituzte, eta azken hamalau egunetan, zortzi. Intzidentzia tasa metatua 42,01 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.164 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,3). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza mankomunitatea osatzen duten udalerrietan 38 kutsatze zenbatu dituzte urriaren 18tik 24ra: hamalau Urnietan, zortzi Andoainen, bosna Hernanin, Lasarte-Orian eta Usurbilen, eta bakarra Astigarragan.