Euskal Jaietako herri bazkarirako tiketak salgai daude Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 19a

Lasarte-Oriako Euskara Batzordeak eta Ttakun Kultur Elkarteak Euskal Jaia antolatu dute larunbaterako. Egitarauko jardueretako bat da herri bazkaria: 14:00etan izango da, Okendo plazan. Parte hartu nahi dutenek Jalgi kafe antzokian erosi behar dituzte txartelak.

Helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtera arteko gazteek, sei. Menua, hauxe: paella eta postrea (edaria, ogia, kafea eta kopa barne). 

Erlazionatuak