COVID-19

Hiru kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian azken astean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 18a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 11tik 17ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte txosten batean. Zazpi egun horietan hiru positibo baieztatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, bost. Intzidentzia tasa metatua 26,2 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.159 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,3). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntzako herri guztietan baxua da koronabirusaren intzidentzia, Urnietan izan ezik; azken bost egunetan 23 kutsatze detektatu dituzte herri horretan.