TXINTXARRI-K 28 URTE

Sariak jaso dituzte Haizea Bravo eta Gorka Mendizabal herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 8a, 10:23

Herritarrek ezaguna dute TXINTXARRI aldizkariaren gaineko galdera lehiaketa antolatu dugu, agerkariaren 28. urtemuga ospatzeko. 70 lagunek parte hartu dute lehian, eta horietatik guztietatik hamaseik asmatu dituzte galdera guztiak. Haizea Bravok eta Gorka Mendizabalek irabazi dituzte sariak.

TXINTXARRI-k 28 urte bete zituen urriaren 1ean eta urtemuga hori herritarrekin ospatu asmoz, galdera lehiaketa bat jarri zuen martxan. Agerkariaren gaineko hamar galdera prestatu, eta horiek zuzen erantzutea zen parte parte hartzaileen eginkizuna. Eta fin aritu dira batzuk, bai horixe! 

Lehiaketak irabazteak, saria izan ohi du gehientsuenetan, eta kasu honetan ere, sari bikoitza izan da jokoan. 70 lagun animatu zarete lehian aritzera, eta horietatik guztietatik, hamaseik erantzun dituzue galdera guztiak zuzen. Zorionak! Horrela, erantzun guztiak asmatu dituzuenon artean, Avenida Taberna-n bazkaltzeko txartel bikoitza zozkatu dugu, eta Haizea Bravo izan da garailea. Parte hartzaile guztien artean, berriz, Yon Mikel Rodriguez-ek – taberna horretako sukaldariak – egindako patata tortilla eder bat zozkatu dugu, eta Gorka Mendizabal izan da saritua. Zorionak, beraz, biei, eta mila esker parte hartu duzuen guztioi! 

Elkarrekin beste 28 baietz!

Galderen erantzun zuzenak

Zein urtetan argitaratu zen lehen TXINTXARRI aldizkaria? 1993. urtean.

Non zegoen TXINTXARRI-ren lehen bulegoa? Erribera kalean.

Zein urtetan izan zen TXINTXARRI omendua Lasarte-Oria Bai! Krosean? 2017an.

Nor da argazkian azaltzen den kazetaria? Aitor Azkonobieta.

Bi kirolari elkarrizketatu ditugu urriaren 1eko TXINTXARRI-n. Nortzuk dira? Nahia Zudaire eta Maialen Chourraut.

TXINTXARRI-ko lehen zenbakiko azalean nortzuk azaltzen dira? Kristina Alvarez eta Arkaitz Izagirre.

Zenbat TXINTXARRI ale banatzen dira astero? 8.500.

Sarean non publikatzen ditu gaur egun berriak TXINTXARRI-k? www.txintxarri.eus atarian.

Pertsona bati esaten badiogu "txintxarria" dela, zer esan nahi dugu? Jakin-min handiko pertsona dela.

Zein urtekoa da TXINTXARRI-ko azal hau? 1997koa.