Haizea Bravok eta Gorka Mendizabalek irabazi dituzte TXINTXARRI-ren galdera lehiaketako sariak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 5a, 10:16

TXINTXARRI-k 28 urte bete ditu urriaren 1ean. Ez da ibilbide makala aldizkariak orain arte egin duena, eta ziur gaude, hemendik aurrera ere, gutxienez beste hainbeste gehiago ere beteko dituela. Eta urtemuga hori herritarrekin ospatu asmoz, galdera lehiaketa bat jarri genuen martxan. Agerkariaren gaineko hamar galdera prestatu eta horiek, ahalik eta zuzenen asmatzea zen parte parte-hartzaileen eginkizuna.

Lehiaketak irabazteak, saria izan ohi du gehientsuenetan, eta kasu honetan ere, sari bikoitza izan da jokoan. 70 lagun animatu zarete lehian aritzera, eta horietatik guztietatik, hamaseik erantzun dituzue galdera guztiak zuzen. Zorionak! Horrela, erantzun guztiak asmatu dituzuen lehiakideen artean, Avenida Taberna-n bazkaltzeko txartel bikoitza zozkatu dugu, eta Haizea Bravo izan da garailea. Parte hartzaile guztien artean, berriz, Yon Mikel Rodriguez-ek (taberna horretako sukaldariak) egindako patata tortilla eder bat zozkatu dugu, eta Gorka Mendizabal izan da saritua.Zorionak, beraz, biei eta goza ditzazuela sariak!

Eta, nola ez, mila esker parte hartu duzuen guztioi! Elkarrekin beste 28 baietz!