Adituek argitaratu dutenez, ekoizleen prezioak ia % 50 igo dira azken urtean; baina orgaren prezio igoera EZ da islatu baserritarren irabazietan (lehen sektorean), gastuak gehiago igo direlako. Errentagarriagoa zaie fruta eta barazkiak jaso gabe uztea, edota bertako esne behien ordez txerri azienda jartzea. Beraz, argi ibili! Ura, fruta, olioa, arrautzak, esnea eta hegazti haragia bezalako elikagaiak % 5-20 igo daitezke, argiaren abiadura gaindituz; patata, lekale eta barazkiak altxaeren multzoa osatzen dutelarik.
Baso suteak Amazonian (munduko baso tropikal zabalenean) eta izozteak Niagarako ur jauzietan, lehorteak Parana ibaian (Hego Amerikako bigarren ibai luzeenean) eta uholdeak Sahelen (Saharako basamortuaren eta Sudango sabanaren artean). Ezin dugu ahaztu klima aldaketak duen eragina: atzerapenak uztan, laboreen errendimenduen murrizteak… Hitz batez, eskasia giza eta animalien kontsumorako; eskaria handiagotuz doan heinean. Iragan den hilabetean, klimaren kontzentrazioa ospatu zen aldaketak aldarrikatzeko asmoz; baina zuk ere egin dezakezu zerbait: erosten duzuna aukeratu, haren jatorria eta inpaktua ezagututa. Hortaz, argi duzu? Inoiz ez da hain garrantzitsua izan bertako (hurbileko) elikagaien kontsumoa: garbiagoak, elikagarriagoak, goxoagoak eta geureagoak direlako.
Azkenak, argia itzal dezala.