Aizkorri mendira joan dira Ostadar Ipar Martxako kideak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 28a

Ikasturteko aurreneko irteera egin dute Ostadar Ipar Martxako kideek. Aizkorri mendira joan dira hogei bat herritar, eta goiz ederra igaro dutela kontatu dute. 

Hilero-hilero burutzen dituzte irteerak martxalariek. Datozen hilabeteetarako planak hauek dira: 

Urriak 17, igandea, eskualdean barrena

  • Buruntzaldean barrena egingo dute ibilbidea.

Azaroak 20, larunbata, Zumaiara

  • A plana: San Telmo, Elorriaga
  • B plana: Zumaiatik buelta bat

Abenduak 11, larunbata, Iruñera

  • A plana: Aitzondoko ur jauzia.
  • B plana: Irugurutzetako labeak.

Urtarrilak 22, larunbata, Oriora

  • A plana: Lasarte-Oria-Kukuarri-Orio
  • B plana: Igeldoko kanpinga-Kukuarri-Orio

Otsailak 26, larunbata, Errenteriara

  • A plana: Listorreta, Aldura mendia
  • B plana: Listorreta, Susperregi jatetxea

Martxoak 26, larunbata, Zarautzera

  • A plana: Eraztun berde-urdina
  • B plana: Vista Alegre parkea

Apirilak 23, larunbata, Ipar Euskal Herrira

  • A plana: Donibane Lohizune
  • B plana: Getaria

Maiatzak 28, larunbata, Aiarara

  • A plana: Pagoeta mendia
  • B plana: Aiatik buelta bat

Ekainaren 18an, larunbata

  • Urdaibaira egunpasa

Bestalde, asteroko entrenamenduak asteazkenetan eta ostegunetan egiten dituzte, 19:00etan eta 10:00etan hasita, hurrenez hurren. Lasarteoriatarren batek izena eman nahi badu, 943-36 04 33 zenbakira deitu behar du, Ostadar SKTren bulegora.

Erlazionatuak