Ostadar Ipar Martxako kideek prest dituzte makilak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 09:30
Ostadar Ipar Martxako kideak irrikaz daude ikasturteari ekiteko. Argazkia: Rosa Ormazabal.

Ostadar Ipar Martxako kideek irailaren 8an hasiko dituzte entrenamenduak, asteazkenarekin. Kurtsoan zehar asteazkenetan (19:00etan) eta ostegunetan (10:00etan) egingo dituzte saioak. Herritarren batek haiekin batera ariko nahiko balu, Ostadar SKTren bulegora deitu behar du, zenbaki honetara: 943 36 04 33.

Entrenamenduez gain, Ostadar Ipar Martxako lagunek irteerak egin ohi dituzte ikasturtean zehar, hilabetero bat. Hauek dira oraingoz lotu dituztenak. Pandemia tarteko, A eta B planak egin dituzte gehienetan. Antolatzaileek ohartarazi dute plangintzan aldaketak egon daitezkeela.

Irailak 25, larunbata, Andoainera

  • A plana: Aizkorriko mendia
  • B plana: Leizaran

Urriak 17, igandea, eskualdean barrena

  • Buruntzaldean barrena egingo dute ibilbidea.

Azaroak 20, larunbata, Zumaiara

  • A plana: San Telmo, Elorriaga
  • B plana: Zumaiatik buelta bat

Abenduak 11, larunbata, Iruñera

  • A plana: Aitzondoko ur jauzia.
  • B plana: Irugurutzetako labeak.

Urtarrilak 22, larunbata, Oriora

  • A plana: Lasarte-Oria-Kukuarri-Orio
  • B plana: Igeldoko kanpinga-Kukuarri-Orio

Otsailak 26, larunbata, Errenteriara

  • A plana: Listorreta, Aldura mendia
  • B plana: Listorreta, Susperregi jatetxea

Martxoak 26, larunbata, Zarautzera

  • A plana: Eraztun berde-urdina
  • B plana: Vista Alegre parkea

Apirilak 23, larunbata, Ipar Euskal Herrira

  • A plana: Donibane Lohizune
  • B plana: Getaria

Maiatzak 28, larunbata, Aiarara

  • A plana: Pagoeta mendia
  • B plana: Aiatik buelta bat

Ekainaren 18an, larunbata

  • Urdaibaira egunpasa