Nahia Zudaire igerilaria omenduko du udalak gaur arratsaldean

Tokioko Paralinpiar Jokoetan egindako lanaren aitortza jasoko du Buruntzaldea IKT klubeko igerilari Nahia Zudairek gaur arratsaldean, Lasarte-Oriako udaletxean. 18:15ean aterako da eraikin horretako balkoira, herritarrekin hitz egitera.

Hori baino lehen, 17:50ean, kirolariari aurreskua dantzatuko diote. Ondoren, udaletxera sartu eta harrera ekitaldia hasiko da. Alkatearekin eta udal korporazioko zinegotziekin elkartuko da igerilari gaztea.

Horrelako lehiaketa batean aurreneko aldiz aritu izanagatik, Zudairek lan bikaina egin du, eta bi diploma olinpiko eskuratu.

Erlazionatuak

Zudaire, tximeleta proban brontzezko domina lortzetik gertu

Kirola

Brontzezko dominak eskuetatik ihes egin dio Nahia Zudaire igerilari gazteari. Azkenekoz egin du jauzi, gaur Tokioko Aquatic Centre-ko igerilekura B...
Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Tokioko Joko Paralinpikoetan lehiatuko da

Kirola

Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) eta Espainiako Paralinpiar Batzordeak (CPE) Tokioko Joko Paralinpikoen Espainia ordezkatuko duten kirolarien zerrenda...