Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) eta Espainiako Paralinpiar Batzordeak (CPE) Tokioko Joko Paralinpikoen Espainia ordezkatuko duten kirolarien zerrenda jakitera eman zuten, asteazkenean, uztailaren 14an. Zerrendan, besteak beste, Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire igerilari gaztea dago. Zudairek 400 m. libre probako B gutxienekoa lortu zuen otsailean, Bartzelonan. Funchaleko Europako Txapelketan zein Berlingo World Series-etan lortutakoek emaitzek behin betiko zerrendan egoteko balio izan diote Zubietako igerilari gazteari. Bien bitartean, asteburu honetan, Zudairek eta Buruntzaldea IKTko Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe eta Nora Imaz taldekideek GIF Absolutuen Kontrol Txapelketa lehiatuko dute, Irungo Azken Portu igerilekuan.