Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.134 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,2). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntza eskualdeari dagokionez, Lasarte-Oriakoarekin batera, Astigarragan ere kutsatze baten berri izan dute. Gainerakoetan ez da aldaketarik izan. Sei udalerriek eremu horian jarraitzen dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan atzo gauzatutako 5.462 proba diagnostikoetako %3,0 positiboak izan dira, hau da, 163 kutsatze berri zenbatu dituzte; horietako 56 Gipuzkoan. Ostegunean 24 gaixo ospitaleratu zituzten Osakidetzako erietxeetan. 153 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik; larri daude horietatik 50, ZIU unitateetan.