Jantzi tradizionalen bi ikastaro antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 14a, 13:15

Ione Artola jostunaren gidaritzapean, Ttakun Kultur Elkarteak jantzi tradizionalak egiten ikasteko bi kurtso eskainiko ditu aurten: urrian bat, eta azaroan bestea. Astearteetan eta ostegunetan izango dira saioak, 15:30etik 17:30era, Emakumeen Zentroan. 695-78 53 89 telefonoan edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikoan eman daiteke izena.

COVID-19a tarteko, antolatzaileak jakinarazi du ikastaroetako plazak mugatuak izango direla. Ttakuneko bazkideek 22 euro ordaindu beharko dituzte izena emateagatik, eta bazkideak ez direnek, 25.

Erlazionatuak

"Izugarri gozatu dugu"

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 abe 04 Kultura