Gaztelekuko entseatzeko gelak berrirekiko ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 7a, 10:32

Udalak jakinarazi du berrireki egingo direla Sasoetako Gaztelekuan dauden entsegu gelak. Izen-ematea irailaren 30era arte egin daiteke, ostegunarekin. 

Gela horietako bat erreserbatu nahi duenak udal instantzia bat egin beharko du: taldearen izena zein den, partaideak nortzuk diren eta horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko kontaktu bana adierazi beharko da. Gaztelekuak kudeatuko ditu inskripzioak, eta gelak erabiltzeko interesa duten taldeekin kudeatuko du haien erabilpena.

Erlazionatuak