Hilabetez atsedena hartu ostean, erredakzioko kideak indarberrituta itzuli gara lanera. Atari digitalean zein paperean, Lasarte-Oriari buruz informatzen jarraituko dugu, gertutasunez eta euskaraz. Ikasturte berriko lehen zenbakia prestatzen hasi gara, eta ostiral honetan kaleratuko dugu, irailaren 3an. Horren atzetik etorriko dira beste 40; hasi berri den kurtsoko azken agerkaria uztailaren 29an argitaratuko dugu, ostiralez. Zenbaki gehienak arruntak izango dira, hamasei orrikoak, eta bereziak lau: Eguberrietan eta San Pedro Jaietan argitaratzeko asmoa dugu, COVID-19ak eragindako egoera tarteko aldaketarik egin behar ez badugu behintzat.
Amaitzear den hilabete honetan zehar 2020-2021 kurtsoko eduki ikusienak errepasatzen ari gara. Bihar argitaratuko dugu azken bideoa, joan den uztaileko edukiena. Gainontzeko guztiak gure web-orrian ikus ditzakezue.