COVID-19

Hamabi kasu baieztatu dituzte abuztuko azken asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko abu. 30a, 13:17

Lasarteoriatarrek Loidi-Barren pilotalekuan egiten dituzte PCR eta antigenoen probak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak abuztuaren 27 eta 29 arteko datu epidemiologikoak bildu, eta txostena argitaratu dute. Horren arabera, Lasarte-Orian hamabi kutsatze baieztatu dituzte. Hilabetea hasi zenetik 150 kasu erregistratu dituzte gurean; horietatik 73, azken hamalau egunetan. Intzidentzia-tasa metatua 383,30 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.088 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia 11 (%10,9). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 33 positibo zenbatu dituzte ostiraletik igandera: hamabi Lasarte-Orian, hamar Hernanin, zazpi Andoainen, hiru Usurbilen eta bat Astigarragan. Urnietan, aldiz, kasu bakar bat ere ez dute atzeman egun horietan.

Erlazionatuak

Edukiera neurriak malgutzea erabaki du LABIk

Txintxarri Aldizkaria 2021 abu 30 Gizartea