Kalitatezko eta doako autobus zerbitzua aldarrikatu du Kontseilu Sozialistak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 28a, 13:44

Autobus zerbitzuan egin dituzten murrizketak salatu dituzte

Kontseilu sozialistak autobus zerbitzuan egin diren murrizketak salatu ditu. Azaldu dute langile klaseak "hain beharrezkoa" duen autobus zerbitzuan ordutegi murrizketa "izugarriak" eman direla, eta honek lehen egunetik "arazoak" ekarri dituela. 

Arazo horiek azaldu dituzte. Kontseiluaren ustetan, hainbat egunetan erabiltzaile kopurua "asumitu ezin" ibili direla jakinaraztearekin batera, azaldu dute geltoki askotan "geratu ere ez" direla egin autobusak. Horrelako egoeratan, hau da, pertsona kopuru handiegiak pilatu direnetan Covid neurriak betetzea "ezinezkoa" izan dela ere azaldu dute, eta baita ere, zenbaitetan, langileek euren lanpostura iristeko behar duten autobusarekin ere arazoak izan dituztela ere gaineratu dute. 

Gauzak horrela, Kontseilu Sozialistak uste du langileriaren aurkako "erasoa" dela, eta bizitzen ari garen kapitalaren ofentsiban kokatzen dute: "Gure inguruan argi eta garbi ikusten ditugu langileria miseriara kondenatzea helburu duten politikak, behin eta berriro burgesiaren eta haren morroien irabazi ekonomiko eta politikoak lehenesten dituztenak". Gaineratu dute, "umiliazioa" onartu ez ezik "euren helburu politikoetarako erabiltzen dutenen jarrera" salatu nahi izan dute, "askotan euren aldarrikapen erreformistak langileon interesen defentsaren itxurapean ezkutatu arren".

Horregatik, doako autobus zerbitzua, kalitatezkoa eta unibertsala aldarrikatu dute, "langileriaren interesen menpe antolatuko dena". Horretarako guztiz beharrezko ikusten dute langile antolakuntza; "burgesiaren interesetara antolatutako politika instituzionaletik kanpo baizik lortu ezin dena".

Erlazionatuak